XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agerian datza zapata kutxa ere, zabaltzean laino bete euli hegaldari ihes egiten utzi duena, behin arraultze, larba eta pupa aldiak gaindituta.

Neskatila higuingarria! oihukatu du amorruz inspektorearen laguntzailerik burusoilenak esku artean ibilitako zapata kutxa bota aurretik.

Segidan, klinexa atera du poltsikotik eta eskuak garbitu, paperezko zapiaz pilotatxoa moldatu eta ahoz gora hankak astintzen lurrean datzan kakarraldoari jaurti dio, bete-betean harrapatuz.

Intsektua geldi-geldi geratu da Aizue, Legearen zaindariok, ni Goio Samsa nauzue, itxuraldaketarena. Lagundu, arren! esan nahi eta ezin saminak bat-bateko paralisi bilakatuz, paperezko bolatxoaren inpaktuari egoki iritzi bailion bere estuasunak oro uxatzeko.

Zuloa erabat hustu ondoren, belauniko eta lur apurrak hatz puntetan dituela, baietz egin du buruaz inspektoreak; gorriuneak badirela odol arrastoak, eta bortizkeriarenak hipotesi huts izateari utzi diola honenbestez.

Amak argi asko adierazi zion esan beharrekoa desagerpena salatu zuen egunean bertan komisaldegian, alaba azken aldiz ikusi zuenetik astebete geroago.

Eta amak bezperan esana bueltaka dabilkio buruan orain inspektoreari: Paparbaltzek ezer jakin ezik, kakamutiko haiek bai, izango dutela bere alabaren berri, seguru.

Arratsaldeko bostak dira eta Xabier iogurt bat jaten ari da sukaldean etxeko txirrina entzun denean.

Bere ama ikaratu egin da inspektoreak plaka erakutsi dionean.

Hemen bizi da Xabier Retolaza? Bai, amak, hor duzu, zer ba?

Ezagutzen duzu Leonor San Martin? Inspektoreak mutikoari.

Harridura keinua egin du Xabierrek bekainak bilduz.

Zein, neskatila mutua? irten zaio amari atzetik.